“Irteera puntuan gaude berriz ere” azal du Asironek, “alde zaharrean erabilerarik gabeko eraikin publiko bat dugu alde batetik eta bertako gazteek beren autogestiorako lokal baten beharra dute. Honi konponbidea topatu behar zaio”. Alkateak gogoratu du bere gobernu taldeak egindako ahalegina Gaztetxeko kideei lokal alternatiboak eskeiniz beren jardueretarako, nahiz eta hauek azken unean uko egin zioten akordioari.
Gaur goizean, oraindik ere, Foruzainen bi furgonetek zaintzen zuten Nabarreria plaza. Beharginek berriz ere altxatu dute Rozalejo Jauregiko atea ixten zuen adreiluzko horma, atzo arratsaldean znbait pertsonek kolpez bota zuten ostean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!