Ostalariak eta merkatariak batu dira azken hiru egunotako egoera salatzeko. Maravillas gaztetxearen ikuskaritza lana egiteko poliziaz bete dute Navarreria, Karmen kalea, Aldapa eta inguruko beste hainbat kale ere. Horrek eragin du Alde Zaharreko gune horietatik eguneroko bizitza egitea zailtzea. Eta horrek eragin zuzena eragin du denda txiki eta tabernetan. "20.000 euroko galerak izan ditugula aurreikusi dugu", adierazi du Amaiur Feliuk guztien izenean.
Taberna eta merkataritza denda ugari elkartu dira egoera salatzeko eta bide judiziala erabiliko dute: "Galera ekonomikoak eta bizi dugun salbuespen egoera eta ziurgabetasuna salatzeko joko dugu bide judizialetik", berretsi dute.