Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldia ekimenarekin

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 22a, 17:13

Euskaraldia hitza osatzen duten hizkiekin argazkia egin dute zinegotziek, eguerdian.

Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldia ekimenarekin, euskararen erabilpena herritarren artean bultzatzeko. Eta horretarako, ekitaldi sinboliko bat egin du gaur eguerdian, Udaletxe plazan, non zinegotziek Euskaraldia hitza osatzen duten hizkiak eraman dituzten, horrela proposamenaren aldeko jarrera erakutsiz. Ekimena laguntzeko erabakia joan den asteartean hartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!