Euskaraldiak hamaika egun euskaraz aritzeko proposamena egiten du. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izanen da. Egunerokoan lehen hitzak euskaraz egiteko proposamena da. Uste duguna baino toki gehiagotan egiten ahal dela euskara erakutsi nahi du ekimen honek. Horretarako, izen eman behar da eta Ahobizi izan edo Belarriprest.