Lekuko gisa deitutako bi apaiz ez dira epaiketan agertu, eta hori dela eta abenduaren 12ra arte atzeratu dute epaiketa. Gurutzearen Zaldun Boluntarioen Anaiartea izeneko ordena erlijiosoak jarri du ZER kolektibo memorialistako kide Clemente Bernad eta Carolina Martinezen aurkako salaketa, Iruñeko Erorien Monumentuari buruzko dokumental batengatik. Fiskaltzak bi urteko kartzela eskera egin du.
Gaur goizeko bederatzietan hasi da epaiketa. Bernadek onartu du grabatzeko gailuak jarri zituela kriptan, baina Martinezi beranduago jakinari ziola. Mikrokamara bat eta grabagailu bat ezarri zituen, zehazki. Grabazioak 'A sus muertos' dokumentalean erabili zituzten.
Gurutzearen Zaldun Boluntarioen Anaiartea-ko idazlariak eta hainbat poliziek ere deklaratu dute epaiketan. Gailuak bertan zirela jabetu zen Jose Fermin Garralda orden erlijiosoko kideak lekuko babestu gisa deklaratu du. Meza baino egun bat lehenago otoitz egitera joan zen kriptara, eta bera da gailuek grabatu zuten pertsona bakarra.