Gaur epaituko dituzte Bernad eta Martinez Erorien Monumentuan grabazioa egiteagatik

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 14a, 08:22

Monumentuaren azpiko kriptako irudiak "baimenik gabe grabatu eta sekretuak argitaratu" izana leporatzen diete bi ikerlariei.

Gurutzearen Zaldun Boluntarioen Anaiartea izeneko ordena erlijiosoak salaketa jarri die ZER kolektibo memorialistako kide Clemente Bernad eta Carolina Martinezi, Iruñeko Erorien Monumentuari buruzko dokumental batengatik. Zehazki, ikerlan horretan monumentuaren azpiko kriptako irudiak «baimenik gabe grabatu eta sekretuak argitaratu» izana leporatzen diete bi ikerlariei. Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eta 12.000 euroko isuna eskatu ditu auzipetuentzat; akusazio partikularrak, berriz, bi urte eta erdiko espetxealdia. Gaur eta bihar epaituko dituzte Bernad eta Martinez, hemen, Iruñeko Justizia Auzitegian.

Beren hildakoei dokumentala

2017ko urtarrilean estreinatu zuten A sus muertos (Beren hildakoei) dokumentala, ZER kolektiboak Erorien Monumentuari buruz antolatutako jardunaldietan. Film horretan, monumentuaren izaera frankistak egungo Iruñean duen eragina aztertu zuten Bernadek eta Martinezek. Besteak beste, mausoleo barruko kriptan Emilio Mola eta Jose Sanjurjo militar kolpisten omenez egiten diren mezak izan zituzten aipagai. Gurutzearen Zaldun Boluntarioen Anaiartea da, hain zuzen ere, meza horiek antolatzen dituena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!