Iturrama kaleko zebrabidea gurutzatzen zegoela harrapatu zuen kotxe batek. Goizeko 9.30ak ziren eta kotxe gidariak argudiatu zuenez, eguzkiak itsutu eta ez zituen oinezkoak ikusi. Hainbat metrotan arrastaka eraman zituen. 70urteko gizonak oso zauri larriak izan zituen eta ingresatuta geratu zen ospitalean. Berarekin zihoan 38 urteko alabak ere zaurituta izan zen. Atzo hil egin zen gizonezkoa.
2018.urtean jadanik 5 pertsona hil dira kotxeek harrapatuta. 2017an 3 izan ziren hildakoak. Atzo bertan jakin genuen bizikletan zihoan gazte bat eta patinete batean zihoan beste gizonezko bat istripuak izan zituztela aste hasieran kotxeek harrapatuta.