Ezbeharra 9:20 aldean izan da Iruñeko Iturrama auzoan. Gizonezko bat, 70 urtekoa, eta haren alaba 38koa oinez ari ziren zebrabidea gurutzatzen auto bat gainera etorri zaienean. "Eguzkiak itsutu egin nau" esan du gidariak. Hogei metro barreiatu ditu kotxeak oinezko biak. Ospitalera eraman dituzte zaurituta.