Bina urteko espetxe zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak Asier Petrirena, Ruben Iglesias eta Endika Etura errenteriarrei eta Julen Prado beasaindarrati, iaz Iruñean izandako manifestazio baten parte hartzeagatik izandako istiluetan parte hartzea leporatuta. Fiskaltzak helegitea jarri zuen, gazteei terrorismoa egozteko eta zigorra handitzeko. Auzitegi Nazionalak bina urteko zigorra berretsi du.
Desordena publikoa egotzi zaite gaztei, beraz. Epaimahaiak adierazi zuenez, istiluetan parte hartu bai, baina ez dagoe probatzerik "erakunde terrorista" bateko kide direnik. Poliziaren txostenak "zehaztasunik gabeak" direla aipatu zuen, halaber, bai eta berariazko ikerketarik ez zutela egin gertatutakoa argitzeko.