Bina urteko espetxe zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak Asier Petrirena, Ruben Iglesias eta Endika Etura errenteriarrei eta Julen Prado beasaindarrati, iaz Iruñean izandako manifestazio baten parte hartzeagatik izandako istiluetan parte hartzea leporatuta, desordena publikoa egotziz. Fiskaltzak terrorismo delitu gisa hartzea nahi zuen, Zigor Kodearen 573. artikuluari erreferentzia eginda, eta zazpi urteko zigorra eskatu zuen gazteetako bakoitzarentzat.
Epaimahaiak, aldiz, esan du istiluetan parte hartu bai, baina ez dagoela probatzerik "erakunde terrorista" bateko kide direnik. Poliziaren txostenak "zehaztasunik gabeak" direla aipatu du, halaber, bai eta berariazko ikerketarik ez dutela egin gertatutakoa argitzeko.
Sententziaren balorazio positiboa egin dute auzipetutakoen gurasoek, hedabideei egindako adierazpenetan.