Aldapako sanfermin jaietan izan zen eraso homofoboa. Larunbat goizaldean Alde Zaharrean hiru gaztek soinean bandera koloreanitza zeramaten eta gazte batek eraso egin zien: irainak eta kolpeak eragin zizkien. Udaltzaingoak atxilotu egin zuen gaztea eta atzo 16 hilabeteko espetxe zigorra eta 250 euroko kalte ordaina ordaintzea onartu zituen.