Eraso homofoboa egiteagatik atxilotu dute gazte bat Aldapako sanferminetan

Bandera koloreanitza soinean eramaten zuten bi gazteri eraso egin zieten larunbat goizaldean. Iraindu eta kolpekatu egin zituen 23 urteko gazteak. 

LGTBIQ+ kolektiboarekin identifikatzen den bandera eramateagatik erasoa pairatu zuten bi gaztek Aldapako sanfermin jaietan. 19  eta 23 urteko gazteek soinean bandera koloreanitza zeramaten eta beste gazte batek, 23 urtekoak, irainak eta kolpeak eragin zizkien. Eraso homofoboa izan dela jaitzetsi dute. Erasotzailea atxilotuta eraman zuen Udaltzaingoak. Hiru delitu egozten dizkiote: pertsonaren osotasun moralari erasotzea, lesioak eragitea eta udaltzainei erresistentziaz erantzutea.