Mikel Castilloren omenaldien "irakurketa interesatua" egin dela salatu du Mikelen Memoria taldeak

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 13a, 08:18

 "Ez dugu onartuko polizia indarkeria, zigorgabe gelditzeaz gainera, gure oroimen kolektibotik ezabatu nahi izatea". 

 

Mikel Castillo iruindarra omentzeko egingo diren ekitaldien "irakurketa interesatuak" gaitsetzi ditu Mikelen Memoria egitasmoak: "Oraindik ez dugu ulertzen zer asmorekin egiten diren irakurketa horiek, uste baitugu pertsona orok duela bere senide eta lagunen aldetik oroitua izateko eskubidea; areago, pertsona horrek, orain arte, ez badu jaso ez aitortzarik ez ordainik".

Egitasmoak gogorarazi duenez "urtero bezala", Maravillas gaztetxean izango da omenaldia, irailaren 18an. "Ez dugu onartuko polizia indarkeria, zigorgabe gelditzeaz gainera, gure oroimen kolektibotik ezabatu nahi izatea. Hori dela eta, gure bizilaguna gogoratzen segituko dugu, urtez urte".

Ekitaldia dela eta, atzo "oroimen historikoaren manipulazioa" eta "errespetu falta" egotzi zioten Maravillas gaztetxeari Oroimen historikoaren aldeko eta manipulazioaren aurkako manifestuaren sinatzaileek; horien artean UPN, Geroa Bai, PSN eta Ezkerrako hainbat ordezkarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!