Gizonezkoak hobeki tratatzen dituela eta jarrera matxista izatea egotzi dio Maite Esporrin Iruñeko zinegotzi sozialistak Joseba Asiron alkateari, prentsari egindako adierazpenetan. Alkateak sare sozialen bitartez erantzun dio zinegotziari, gogor kritikatuz hari buruz esandakoak.
Inoiz inork halakorik egotzio ez diola adierazi du Asironek, eta 24 urtetan emakumezko askorekin irakaskuntzan aritu dela. "Inoiz emakumezko ikasle edo irakasle bakar batek ez dit esan bidegabeko tratua eman izan diodanik, edo gizonezkoei tratu hobea eman izan diedanik. Inork ez dit leporatu, zuk ia ezagutu gabe, egotzi didazuna. Dena ez da onargarria politikagintzan", esan du.
"Zaborra zabaltzen ahalegintzea" leporatu dio: "Har ezazu kontuan, alkate hau bezalako jendeari buruzko gezurrak zabaltzeko ahaleginean, lortu duzuna izan dela zu benetan nolakoa zaren erakustea".