Joseba Asiron izanen da 2019ko hauteskundeetan Iruñeko Udalerako EH Bilduren alkategaia. Hautagai bakarra izan da Asiron eta Bilduko kideen, udal taldearen eta koalizioa osatzen dutenen babesarekin errepikatuko du alkate izaten segitzeko erronka. Lehenengo eguneko ilusio berarekin, aldaketa anekdota hutsean gera ez dadin bere burua aurkeztu duela esan du Iruñeko alkateak.
Aldaketa sendotzen segitzeko asmoa dute. Lan itzela dute aurretik oraindik. Hiru urteotan zerbait ongi egin dutenaren seinale da berriz ere errepikatzeko aukera izatearena, uste du alkateak. "Luxua eta plazera izan da alkate izatea hiru urteotan", esan du. Lan gogorra izan dela onartuta, eta zenbaitetan une zailak izanda, uste du, lorpenak ere asko izan direla. Kaosa zetorrela ziotenei erakutsi diete badela alternatiba, gobernatzeko beste eredu bat badela: duinagoa eta bidezkoagoa, esan du.
Ilusio handiarekin segitzen dutela dio Asinorek lan-taldea osoan. "Jende zintzoa eta jatorra dugu", nabarmendu du. Aldaketa geratzeko etorri dela sinetsirik dago. EH Bilduren alkategaia izanen da Asiron, eta gogoratu duena da, momentu batean ere ez duela ahaztu irakasle izatea dela bere bokazioa.