Bakartxo Ruiz izanen da EH Bilduren zerrendaburua 2019ko Foru hauteskundeetan. Alderdiak beregan jarri duen konfiantza eskertuz hasi du agerraldia Ruizek eta nabarmendu du gogotsu eta indartsu ekinen diola erronka berri honi.
Presidentegaia izanen da bera baina "talde oso baten lana" izanen da 2019rako bidean, "orain arte egin bezala". Adolfo Araiz, Miren Zabaleta, Maiorga Ramirez, Asun Fernandez de Garaialde, Jon Garai, Arantza Izurdiaga edota David Anaut izanen ditu alboan Ruizek. "Aldaketan sendotzen segitzea eta alderdiaren barrua indartzen segitzea", izanen dira erronka nagusiak.
Nafarroako Gobernurako presidentegaia Bakartxo Ruiz izanen da hortaz. Nafarroan hasitako aldaketa finkatzeko hautagai egokiena delako aukeratu dute Ruiz, koalizioak dioenez.