Azkenean, bai. Jolastoki estalia izanen du Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko eskolak. 400 ume baino gehiago daude eta, orain artean, ez dute egun euritsuetan patioan aritzerik izan, batere aterperik ez baitago. Heldu den ikasturtean, dena dela, konponduta egonen da arazo historiko, 415 metro koadroko aterpea eraikiko dute eta, eta, horietatik, 270 metro erabilera anitzeko espazio baterako izanen dira.
Esku hartze proiektua idatzi dute udal teknikariek, eta Iruñeko Udalbatzak onartu du Alde Zaharreko Babes eta Erroeforma Plan Berezia moldatzea, obrak egitea posible izateko. Orain, publikoki irakurgai utziko dute esku hartze proposamena, eta, gero, alegazioak izan eta tramitatu ostean, osoko bilkurak onartuko luke.
Gobernuaren eta udalaren artean
150.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak eta beste hainbeste Iruñeko Udalak, osoko bilkurak aurrekontuetan aldaketa bat egitea onartu ostean.
UPN jolastokia estaltzearen kontra
Iruñeko udalean, estaltzearen ardura Nafarroako Gobernuarena dela deritzote UPNko kideek, eta horregatik bozkatu dute ikasleentzako azpiegitura duinagoak jartzearen kontra. Ana Elizalde UPNko zinegotziak "udal gobernuaren kaosa" islatzeko erabili nahi izan du auzia.