Azkenean jolastoki estalia izanen du San Frantziskok. 150.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak eta beste hainbeste Iruñeko Udalak, osoko bilkurak aurrekontuetan aldaketa bat egitea onartu ostean. EH Bilduren, Geroa Bairen, Aranzadiren eta Ezkerraren aldeko botoak izan ditu neurriak eta UPNren kontrakoak; PSN abstenitu egin da. Udan eginen dituzte obrak Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko eskoaln, eta jolastokia estaltzeaz gain, aurrerago kiroldegi bat egiteko azpiegiturak ere prestatuko dituzte.
1905an eraiki zuten San Frantzisko eta hamaika erabilpen izan ditu. 3.000 metro koadro dauzka eta barnekaldera ematen duen patio bat, Lehen Hezkuntzan tapatuta ez dagoen bakarra.15 urte baino gehiago zeramatzan zentroak estalitako gunea eskatzen.
UPN jolastokia estaltzearen kontra
Iruñeko udalarena baino, estaltzearen ardura Nafarroako Gobernuarena dela deritzote erregionalistek eta horregatik bozkatu dute ikasleentzako azpiegitura duinagoak jartzearen kontra. Ana Elizalde zinegotziak "udal gobernuaren kaosa" islatzeko erabili nahi izan du auzia.
Ikasleak, mobilizatuta
Hainbat mobilizazio egin izan dituzte San Frantzisko eskolan, esaterako, iazko ekainean, guardasolak hartuta jende-katea egin zuten ikasleek eta gurasoek Alde Zaharreko San Frantzisko ikastetxetik udaletxeko plazaraino.