Migrazioei eta Elkartasunari buruzko Estatuko Topaketa eginen da Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko api. 16a, 20:30

Ostiraletik eta igandera bitartean ekitaldi ugari eginen dira Iruñea Harrera Hiriak antolatuta. Igande goizean Zaporeak taldeak antolatutako pintxo-potea eginen da San Frantzizko plazan. Gonbidatuen artean Go!azen-eko aktoreak egonen dira. 

Iruñea Harrera Hiria ekimenetik Migrazioei eta Elkartasunari buruzko Estatuko Topaketa hau antolatu dute Iruñean, apirilaren 20tik 22ra.

Iruñea Harrera Hiria, Sodepaz, Ocsi, Mugarik Gabe eta El Salvador Elkartasuna erakundeak ari dira dena antolatzen. 

Topaketaren helburua Nafarroako harrera ekimenen, Ongi Etorri plataformen eta migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasuna sustatzen duten Estatuko plataformen arteko elkarlanari jarraipena ematea da.

Asteburuan zehar migrazio-fluxuei, bazterketa-politikei eta elkartasunaren kriminalizazioari buruzko hainbat gako jorratuko dira. Hauek dira gaikako hiru ardatzak: Hegoaldeko Muga, emakume migratzaileak eta elkartasun eta kriminalizazio esperientziak.

Ostiral arratsaldetik abiatuta, hitzaldiak, lantegiak eta kultur ekitaldiak eginen dira. Larunbatean herri bazkaria, Gani Mirzo kantari kurdu-siriarraren kontzertu bat eta mikroantzerkiak eginen dira. 

Azken ekitaldia Zaporeak taldeak antolatutako pintxo-pote solidario erraldoia izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!