'Koxk egin elkartasunari' jaialdia prestatu du Zaporeak taldeak

Euskalerria Irratia 2018ko api. 11a, 13:24

Zaporeak ekimenak gaur aurkeztu du jaialdi berria. Arg: @MartxeloDiaz

Helburua, Grezian dauden errefuxiatuei eta migratzaileei giza laguntza emateko proiekturako dirua biltzea izanen da. Ekitaldian Iruñeko eta Tafallako 40 tabernak eta elikadura alorreko 20 enpresa baino gehiagok parte hartuko dute; 5000 pintxo baino gehiago banatuko dira.

Zaporeak Nafarroa taldeak Koxk! koxk egin  elkartasunari! jardunaldiaren lehenengo edizioa aurkeztu du. Apirilaren 22an ospatuko da Iruñeko San Frantzisko plazan, goizeko 11:00etatik aurrera. Honen helburua, momentu honetan Garezian dauden errefuxiatuei eta migratzaileei giza laguntza emateko proiekturako dirua biltzea da.

Zaporeak Koxk! ekitaldia jadanik 4 urtez burutu du Intxaurrondon, parte hartze handiz, bai taberna eta enpresen partetik, nola parte hartu zuten pertsonen aldetik, ekintza solidario honen bidez koxk solidarioa egiten dutenak.

Goizeko protagonista nagusiak Nafarroako ostalariek ospakizunerako emango dituzten pintxoak izanen dira. Jardunaldi gastronomiko eta solidario honetara hurbiltzen direnek aukera izanen dute 5000 pintxo dastatzeko, 30 postutan bantuta.

Jardunaldia dastatuz 

Ekitaldia 11:00etan hasiko da ekintza xume batekin. Bertan, etorkizun hobearen bila, gerratik, gosetik eta miseriatik urrun Foru Komunitatera ailegatu diren errefuxiatu eta migaratzaileei omenaldi xume bat egingo zaie.

Behin hasiera ekitaldia burututa, jendea pintxoak dastatzen hasi ahal izango da. Halaber, bisitarek aukera izanen dute sukaldaritzako erakusketez disfrutatzeko; hal nola, Burlatako Suklaldaritza eta Ostalaritza eskolako ikasleek egingo dutena: jardunaldian zehar 60 kilo zainzuri prestatuko dituzte eta 5 ahate-paella.

Festa grastonomikoaz gain, kulturak ere bere tokia izanen du gune honetan. Izan ere, Jarauta 69 txarangak eta Oberena dantza taldeak alituko dute jardunaldia. Lehengo edizio honetan, gainera, Go!azen ETB1eko serie arrakastatsuaren aktoreek bertan egon nahi izan dute diskoak sinatzeko standera hurbiltzen diren pertsona guztiei

Gaizean zehar 100 boluntario baino gehiagok parte hartuko dute.

Sentsibilizazio kanpaina

Arratsalde honetatik hasita eta datorren apirilaren 21era arte sare sozialetan kanpaina bat egingo da, jendea ekitaldi honetara joan dadin. Kanpaina honetan, bideo txiki ezberdinez osatua, Nafarroako kultura, gizarte eta kirol arloko pertsona ospetsu askok parte hartu dute, hala nola: Aingeru Epaltza idazleak, Angelita Alfaro sukaldariak, Aurora Beltran eta El Drogas kantariek, , Iñaki Narros eta Alex Calvo Basket Navarrra Clubeko jokalariek, Helena Taberna zine-zuzendariak, Daniel Innerarity filosofoak, Henar Etxeberria Espaiñako biathlon txapeldunak, Oier Sanjurjo osasunako jokalaria eta kapitainak, Iñaki Perurena harrijasotzaileak, Abel Barriola y Juan Martínez de Irujo pilotariek , Rafa Usín Xota Fútbol Salako jokalariak eta Reyes Illintxeta kazetariak.

Bestalde, Golem zinema aretoetan gaurtik eta ekitaldiaren bezpera arte spot bat proiektatuko dute.

Erlazionatuak

Aingeru Epaltza. Egin koxk elkartasunari!

Euskalerria Irratia 2018 api 16 Iruñea

Iñaki Perurena. Egin koxk elkartasunari!

Euskalerria Irratia 2018 api 16 Iruñea

Reyes Ilintxeta. Egin koxk elkartasunari!

Euskalerria Irratia 2018 api 16 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!