Zebrabideen egoera eta segurtasuna ikuskatuko ditu Udalak

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 25a, 08:33

>Urteko lehen 24 egunetan hiru harrapaketa izan dira Nafarroan eta hiru oinezko hil dituzte ibilgailuek. 
>Iruñean 3.000 zebrabide inguru ikuskatuko dituzte segurtasuna handitu nahian. Ikastetxeetatik gertu daudenentatik hasiko dira. 

Joan den astean adostu zuen Udalak zebrabideak errebisatzeko beharra. 3.000 zebrabide dira ikuskatuko dituenak eta ikastetxeetatik gertu daudenentatik hasiko dira. Errepideetako Segurtasun Planaren baitan kokatu du Udalak ikuskaritza lan hori eta bereziki oinezkoen segurtasuna handitzeko asmoarekin ikuskatuko dituzte zebrabide horiek guztiak. 

Ehun neurri baino gehiago hartu zituen Iruñeko Udalak iaz oinezkoen segurtasuna hobetze aldera. Auzoka eta eremu konkretuen arabera hartzen diren neurriak desberdinak izaten dira, konkretuak kasuaren arabera. Argiztapena, zebrabideak goratzea, ikusgarritasuna handitzeko neurriak hartza ... eta halako neurriak izan dira orain arte hartu direnak. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!