Hiru pertsona hil dira ibilgailuek harrapatuta

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 24a, 07:46
Azagran zebra bidea pasatzen ari zela auto batek harrapatu zuen oinezkoa.

Urtea hasi zenetik zebra bidea gurutzatzen ari zirela hiru lagun harrapatu eta hil dituzte ibilgailuek. Azkena, atzo izan zen Ezkaba auzoan. 63 urteko ansoaindarra da hildako emakumea. 

Autobus batek aurretik eraman zuen atzo emakume bat zebra bidea gurutzatzen ari zela. Ez da halako istripua aurten gertatzen den lehen aldia. Dagoeneko, hiru pertsona hil dituzte ibilgailuek aurretik eramanda. Ezkaba auzoan izan zen atzokoa eta 63 urteko emakumea da, antsoaindarra, hildakoa. Urte hasieran gainera Txantrean 90 urteko gizona harrapatu zuen auto batek zebra bide batean eta Azagra herrian ere 65 urteko gizonezkoa hil zuen kotxe batek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!