Karrikiritik zuzeneko saioa eginen du Euskalerria Irratiak, gaur

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 16a, 07:58
Karrikiri Euskal Denda Xabier karrikako 4.ean dago.

Alde Zaharretik, Xabier karrikatik eginen du Metropoli Forala saioa gaur Euskalerria Irratiak. 9:00etatik 11:00etara izanen dira Juan Kruz Lakasta eta Pello Argiñarena kazetariak hiri buruzagiko kaleetan barna eta gonbidatuak ere izanen dituzte.  

Karrikiri dendako Ondarru eta Gorettirekin hitz eginen dute lehenbizi gaurko Metropoli Forala saioko kazetari Juan Kruz Lakastak eta Pello Argiñarenak. Alde Zaharretik eginen dute gaur zuzenean 9:00etatik 11:00etarako saio berezia. Alde Zaharreko zenbait kale zeharkatuko dituzte Xabier Santamariarekin batera, Topaguneko kide Oskar Zapatarekin izanen dira Euskaraldiaz mintzatuko dira Amets Aranguren gaztearekin eta 1978ko Sanferminetaz ere mintzatuko dira Sabino Cuadrarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!