Sanferminetan 15 urteko gazte bat bortxatu zuen ustezko erasotzailea kartzelaratu dute

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 12a, 13:37

Arrosadiako Tomas Caballero plazan izan zen bortxaketa, uztailaren 14an; 15 urteko emakumeak ustezko erasotzailea ezagutu du talde identifikazio saio batean. 30 urteko gizonezko bat da.

Kartzelan dago uztailaren 14ko gauean neska bat bortxatu zuen ustezko erasotzailea. Poliziak hartu du atxilo eta, emakumearen bertsioak eta forentseen bertsioak bat egiten dutela aintzat hartuta, eta epaileak, auzipetuak alde egin dezakeela ikusirik, espetxeratzea agindu du. 

15 urteko emakumeak ustezko erasotzailea ezagutu du talde identifikazio saio batean eta horren ondorioz sartu dute espetxean. 

Labriteko maldan elkartu ziren gizonezko erasotzailea eta emakumea eta Arrosadiaraino joatera behartu zuen. Tomas Caballero plazan izan zen bortxaketa. Espainiako Poliziaren esku egon da kasuaren inguruko ikerketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!