Atzo beste bi eraso sexista salatu zuten bi emakumek. Abusuak salatu dituzte bi emakumek , ukituak egin dizkietela eta gizonezko bat atxilo hartu zuen poliziak. Laugarren egunean salatu dituzte bi ukitu horiek eta sanferminak hasi zirenetik zazpi izan dira salaketak, guztiak ukituengatik eta lau izan dira atxilo hartu dituzte gizonezkoak.
Udalak jaietarako prestatutako protokoloari jarraituz, Babes Zibilerako Batzordeak eman du salaketaren berria. Azken salaketa honekin lotuta ez dute inor atxilotu, baina, atzoko salaketen ondorioz bai: gizonezko bat atzeman dutela jakinarazi du batzordeak.
Sanfermintza saioan atzo Bilgune Feministako kidea, Idoia Arraiza izan genuen. Berak uste du azken urteotan aurrera pauso handiak egin direla sexu erasoen aurrean, batez ere erakundeetan eta gizartean, salatzera kalera ateratzen eta halako erasoak onartezinak direla adierazten.
Sanferminen inguruan ematen zen informazioa desitxuratua izan da urte askoan. Denak balio zuela saldu izan da eta onartezina da hori. Festara, gozatzera etorri behar dugu jaietara baina errespetuz. Indarkeria matxistari aurre egin behar zaio bai, espazio seguruak lortu behar dira baina batez ere, mezu horiez gain, gozatzeko eta ongi pasatzeko deia ere egin nahi dute Bilgune Feministatik.
Salaketa egiteko bideak
112 telefono zenbakira jo daitekeela edozein eraso sexista salatzeko, Gazteluko plazan informazio gune espezifikoa dagoela eta bertara ere jo daitekeela edozein arazoren aurrean eta azkenik, Bilgune Feministak ere jarria du salaketa egiteko telefono zenbakia: 699 687 687.