Aldarri historikoa da San Frantzisko eskolarena: patioko zati bat behintzat estaltzea nahi dute, giro txarra dagoenean ikasleek non gorde izan dezaten. Haatik, orain artean administrazioek axolagabe jokatu dute eskaerarekiko, entzungor egin diote.
Horregatik, kalera aterako dira eskolako guraso, ikasle eta irakasleak, bihar asteartearekin, 17:00etan; giza-aterki-katea osatuko dute, eskolatik udaletxeraino, beren aldarria aditu dezaten.