Eskola bat, patio bat, aterpe bat

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Letona 2017ko mai. 26a, 12:59

Iruñea 1917ko azaroa, San Frantzisko Eskolako patioan gaude, euria da barra-barra eta irakasleak pasillora sartu ditu patioan ziren ikasleak. 1947, frankismo gorriko ekainaren 7an 44 gradu dira Iruñean, zuzendariak agindu du ez dadila haurrik atera itzalik gabeko patiora. 2007ko abenduak 24, Olentzeroren etorrera bertan behera geratu da, patioan egitekoa zen baina elurra da, eta korridoreetan egitea zoramena litzateke. 2017ko ekainean eskolako patioak aterpe gabe jarraitzen du. Duela 15 urte hasi zen San Frantzisko estalpe eske, Iruñean halakorik ez duen eskola bakarra da. Orain udaletxera; hurrengoan Nafarroako Gobernura, eta geroago Legebiltzarrera. Beti joan etorrian, beti hitz onak entzunez, baina patioa beti zerura begira. Zatitxo bat estaltzea, horixe besterik ez dugu eskatzen, eta horixe ezin lortu. Eta kokoteraino gaude, bagoaz kalera ikasle, irakasle eta guraso. Datorren asteartean, arratsaldeko 5etan, giza-aterki-katea egingo dugu eskola eta Udaletxea lotuz. Agintariok, irrati honetako esatariak dioen bezala, arren, otoi eta faborez, aterpetu gure eskaria behingoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!