Bizikleta zerbitzuak geldirik segituko du arazo teknikoa konpondu arte

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 25a, 08:28

'Nbici' zerbitzuak arazoak izan ditu zerbitzua eskaintzerako unean eta oraindik ez du konpondu. Hagatik, Udalak bizikletak erretiratzeko eskatu dio eta berehala arazoari irtenbidea emateko. 

Duela sei hilabete hasi ziren lehen kexak. Nbici zerbitzuaren erabiltzaileek jarri zituzten funtzionamenduan arazoak zeudela-eta. Bizikleta hartzerakoan eta uzterakoan ez zuen egitekoa ongi gauzatzen eta teknikoki funtzionamendua ez zen egokia. Hagatik, maiatzaren erdialdean hiru egunez geldirik izan zen zerbitzua enpresak konpondu zezan arazoa. Halakorik ez da gertatu eta oraindik ere matxurak badirau. Hagatik Udalak erabaki du enpresari eskatzea erretiratzeko Iruñean dauzkan 85 bizikletak eta zerbitzua kalitatez eskaini arte kartelak jartzea bizikletak hartu eta uzteko postuetan arazoaren berri emateko. Bide berean, Udala zerbitzu juridikoekin jarri da harremanetan Nbici zerbitzua eskaintzen duen enpresari zigorra jartzeko aukera aztertzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!