Iruñeko Udalaren bizikleta zerbitzua ez da erabilgarri izanen datozen orduetan

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 17a, 08:23

Arrazoi teknikoak direla-eta eten eginen da 'nbici' izeneko bizikleten zerbitzua. Ez da erabilgarri izanen maiatzaren 17tik 19ra, biak barne. 

'Nbici' Iruñeko Udalaren bizikleta zerbitzua eten eginen da datozen orduetan. Zerbitzua ez da erabilgarri izanen 17an, 18an eta 19an. Zerbitzua kudeatzen duen enpresa zerbitzaria aldatzen ari da eta horretarako bizikleta horiek ezin izanen dira oraingoz erabili. 

2007ko ekainean jarri zuen martxan Iruñeko Udalak zerbitzua. Guztira bost gunetan hartu eta utzi daitezke bizikleta horiek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!