Osasunak iragarri berri du Oier Sanjurjo eta Roberto Torres jokalarien kontratuak berritu dituela. 2019. urteko ekainaren 30era arte izanen dira gorritxo bi jokalari horiek. Kluba eta jokalariak arazo gabe iritsi dira akordiora eta kontratu-berritzeak sinatu dituzte.