Oier Sanjurjori kartetan ere irabaztea gustatzen zaio. Galtzea ez du batere gogoko. Hala kontatu digu Metropoli Foralean. Besteak beste, izaera irabazle horrek eraman du dagoen lekura: Osasunako lehen taldeko hasierako hamaikakora. Azken jardunaldietan Jose Luis Mendilibar entrenatzailearen konfiantza bereganatu du. Gazteluko plazako lehen taldeko elastikoa janztera iristea ez da irraza izan. Inoiz baino jokalari nafar gutxiago ari da jokatzen Osasunan. Lizarrako semea, 26 urteko gaztea, irakasletzan diplomatua. Aurreko denboraldian Celtan aritu zen eta aitortu digunez lezio asko ikasi zituen Vigon. Jokalari bezala konfiantza osoa du orain bere buruarengan. Pertsona bezala ere asko heldu dela dio. Osasunaz, psikologiaz, Cristiano Ronaldoren tristeziaz, futbolaren negozio biribilaz, musikaz, harmailetako bideo-kamerez eta Galiziako mariskoaz hitz egin dugu, besteak beste. Lizarrako jokalariaren esanetan, oraindik bere onena emateko dago.