Espainiako Polizia asteazken goizaldean Iruñean izan zen bortxaketa bat ikertzen ari da, hainbat komunikabidek gaur jakinarazi dutenez. Iturrion arabera, 17 urteko neska bat da biktima. Agenteei kontatu dienez, jaietan ezagutu zuen mutil batekin bere borondatez joan zen Taconera parkera, eta, une batean, harekin izaten ari zen sexu harremana eten nahi izan zuen. Mutilak, baina, ez zion utzi, eta bortxatu egin zuen. Adingabeak salaketa jarri du Espainiako Poliziaren aurrean, eta agenteek ustezko erasotzailea, 20 urtekoa, atxilotu dute.