Iruñeko Peñen Federazioak hala erabaki du: sanferminetan izan diren eraso sexistak salatzeko pankarta eramanen dute gaur eta isiltasuna izanen da zezenketan. Peñen irteeran gainera, musikariak isilik izanen dira. Gazteluko plazara joanen dira denak eta han elkarretaratzea eginen dute sexu erasoak salatzeko.
Herri Sanferminetako antolatzaileek ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute, hala nola, Emakumeen plataformek ere.