Goizaldeko 5etan bortxatu egin dutela salatu du iruindar batek. Takoneran izan da sexu-erasoa. Hala aurreratu du Diario de Noticiasek. Udaltzaingoa ikertzen ari da gertatutakoa eta erasotzailearen bila dabiltza. Neskak bortxaketa salatu du eta lapurreta egin diotela ere bai, boltsoa ohostu diote.
Eraso-matxistari aurre egiteko protokola martxan jarri dute.