Ez dezala inork ahaztu 2008ko uztailaren 7an gertatu zena. Horixe eskatu dute behin eta berriro Nagore Laffageren ingurukoek. Baita herritar askok eta erakundeetako ordezkariek ere. Irungo gaztea duela zortzi urte hil zuten, sanferminetan. Klinika Unibertsitarioko psikiatra Jose Diego Yllanesek hil zuen, Laffagek ezetz esan zuelako.