Nagore Laffage omendu dute

Euskalerria Irratia 2015eko uztailaren 6a

Nagore Laffageren omenezko elkarretaratzean bildu ziren atzo Gaztelu plazan. Argazkia: @MdM_Navarra

Asun Casasola Laffage zenaren amak eskertu egin zuen aurten, Iruñeko Udal Gobernua Astelehen Lilak kolektiboak deitutako elkarretaratzean izatea.

Atzo eguerdian bat egin zuten 300 bat lagunek elkarretaratzean Iruñeko Gaztelu plazan. Nagore Laffageren argazki baten alboan, lore zuriak eta kandelak jarri zituzte senideek eta herritar ugarik. Bihar beteko dira zazpi urte Jose Diego Yllanesek Laffage hil zuenetik, eta urteotan herritarren babesa jaso izan duela adierazi du Laffage zenaren amak Asun Casasolak.

Aurten, Nagore Laffage Irungo gaztearen hilketaren zazpigarren urteurrenean, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Parlamentuak ordezkaritza izan dute elkarretaratzean. Bertan izan dira Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Ezkerrako ordezkariak ere parte hartu dute.

Bihar gainera, udaletxea eta parlamentua lilaz argiztatuko dituzte Laffageren omenez, lazo more erraldoiak ere zintzilikatuko dituzte. Erakundeetatik aurten bereziki jasotzen ari den babesa eskertu du Cassasolak: "Gai honengatik gauza asko egitea espero dut; oso garrantzitsua da herritarrak eta erakundeak batuta egotea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!