Bi lagun atxilotu dituzte Mendillorriko Gazte Egunean izandako "istiluengatik"

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 27a

Argazkia: Mendillorriko gazteak korrika, Poliziaren oldarraldiaren aurrean.

Espainiako Poliziak bi gazte atxilotu ditu gaur goizean, aurreko astean Mendillorriko Gazte Eguneko kalejiran "desordena publikoa" eta "autoritatearen kontrako atentatua" leporatuta.

Polizia iturrien arabera, objektuak jaurti zituzten gazteek eta "hainbat polizia" zauritu ziren. Gazte Asanbladako kideek, ordea, poliziaren "jarrera bortitza" salatu du, eta bost gazte zauritu zituztela esan dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!