"Ez ikusiarena" egin zuen Poliziak Mendillorriko Gazte Eguneko kalejiran, iragan ostegunean, eta gazteek baimena izan bazuten ere, haien kontra oldartu zen, "bortizki" eraso eginez, "jarrera agresiboz". Prentsaurrekoa eskaini dute bertako Gazte Asanbladako kideek, herriko auzokideekin bat, eta gertatutakoa zehazteaz gain, "gisa horretako gertakariak" errepika ez daitezen "babesa" eskainiko diote Nafarroako Gobernuko taldeei.
Erantzule zuzena seinalatu dute: Espainiko Gobernu ordezkaria Nafarroan, Carmen Alba. Gazteen bozeramaile Saioa Albisuk eta Oihana Redinek azpimarratu dutenez, "nahita" baztertu zuten baimena agenteek.
Hedabideetan agertutakoei ere so egin diete. Izan ere, poliziari objektuak bota zizkietela esan dute zenbaitek. Gezurtatu egin dute informazio hori, eta, halaber, poliziarik ez zela zauritu deritzoet, zenbait iturrik hala argitaratu badute ere.
