TRWko langileen protesta auzitegian, kaleratzeak eteteko eskatuz

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 19a, 09:22

123 langile kaleratzeko Lan Erregulazio Espedientea martxan du TRW enpresak. 101 langilek jaso dute kaleratze agindua.

Nafarroako Justizia Auzitegian sindikatuek jarritako helegitea aztertzeko epaiketa egiten ari dira. TRW enpresak abian duen Lan Erregulazio Espedientea bertan behera uzteko eskaera jaso dute langileek helegite horretan. 8:30etan hasi da epaiketa hori eta Auzitegiaren parean, kalean protesta egin dute Landabengo TRW lantegiko langile ugarik. 123 kaleratze jaso ditu enpresak erregulazio espediente horretan, dagoeneko 101ek jaso dute kaleratze agindua. "Bidezkoak ez diren kaleratzeen aurrean aukera guztiak aztertuko ditugu langileek justizia egin dadin", azaldu dute bertaratutakoek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!