Gobernuak aurrekontuen %0,6 blokeatu duelako UPNk "alarmismoa" sortu nahi duela esan du Barkosek

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 3a

Argazkia: Geroa Baiko kideak, Nafarroako parlamentuan.

Urtea nola bukatuko den jakiteko azterketa "jarraia eta zorrotza" egin beharra dagoela adierazi du Nafarroako lehendakariak.

23 milioi euro, aurrekontuaren %0'6, "blokeatu" egin du Nafarroako Gobernuak, "arduraz jokatuz", aurrekontuak ongi doazen arren, ez baitira "iristen" Aurrekontuen Legeak ezarritakora, Ana Ollo kontseilariaren hitzetan.

Gai hori haizatzea UPNren estrategia dela deritzo Barkosek, aurreko urteetan ere blokeatu egin baitute aurrekontuetako zati bat, eta ez da halako hautsik harrotu.

UPN enteratu da blokeoaz Geroa Bai ez lauko gobernuko gainontzeko guztiak baino lehenago, "filtrazio bat dela kausa". Barkosek "sorpresa" adierazi du horrela jazo delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!