Mozioaren mamia azaldu du presidentetza batzordearen prentsa oharrak: "Edozein pertsonak, eta zehazki gure bizilagun Eneko Compainsenek, gizartearekiko konpromisoa politikaren bidez adierazteko duen eskubidea aitortzen dugu, ideia politikoak ezin baitira jazarri". 8/2013 auzia medio epaitutako gainontzekoei ere sostengua adierazi die.
Era berean, gogorarazi du "edozein esetsaldi" salatuko duela, horiek "estatuaz gaindiko organismoek zein estatuak sortuak" izan.
Halaber, tortura salaketak ikertzeko eta egonez gero aitortuak eta erreparatuak izateko exijentzia jarri du mahaiaren gainean. "Epaiketa justuak" izateko eskubidea da defendatutako beste puntuetako bat.