"Kalte larria" egiten die erdaldunei bi euskarazko haur eskola gehiago egoteak. Hala ebatzi du epaile batek, guraso zenbaiten kexa jasoz. Eta, era horretan, behin behineko neurri gisa, euskarazko bi haur eskola berriak ez irekitzeko esan du. Erabaki horren aurka, dena dela, helegitea aurkez daiteke.
Larunbatean protesta egin zuten euskalgintzako kideeek, ordezkari politikoen eta hainbat guraso zein haurren babesarekin, erabakiaren aurka eta euskarazko haur eskolen alde. Ehunka pertsona elkartu ziren Iruñeko udal plazan, jai giroan. Haur eskolak euskaraz leloa oihukatu zuten, elkarretaratzea amaituta.