Poeta ez hiltzeko

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 20a, 13:53

Ashraf Fayadh poeta palestinarra heriotza zigorrera kondenatu du Saudi Arabiak, "jainkoa iraintzeagatik". Bakean utz dezaten exijitzeko ekitaldia eginen zuten Katakraken.

Sortzeagatik zigortu nahi du Saudi Arabiak Ashraf Fayadh poeta, idazle eta errefuxiatua. Akusazioa: "jainkoa iraintzea eta ile luzea eramatea". Hilketa gelditzeko nazioarteko kanpaina abiatu du PEN International elkarteak, eta makina bat atxikimendu jaso ditu.

Auzia ezagutarazteko asmoz, Mona Kareem kazetariak ingelesera itzuli zituen Fayadhen lanak. Eta Euskal Herrira ekarri nahi izan du Ignazio Aiestaranek auzia, Argia aldizkariko Komunzki blogean.

Hark euskaratutako aleak izan ziren Katakrakeko ekitaldira bertaratutakoek entzunen zituztenak. Horrez gain, Kareemek berak idatzitako gutun bat ere irakurriko zuten.

Ahotsa.info-k osatu du bideoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!