Ashraf Fayadh poeta erail ez dezaten

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 12a, 09:02

Ashraf Fayadh poeta palestinarra heriotza zigorrera kondenatu du Saudi Arabiak, "jainkoa iraintzeagatik". Bakean utz dezaten exijitzeko ekitaldia eginen dute Katakraken, haren olerkiak euskaraz irakurrita. Ostegunean izanen da, 19:30ean.

Ashraf Fayadh gizon palestinarra heriotza zigorrera kondenatu du Saudi Arabiak - See more at: http://www.katakrak.net/eus/agenda/ashraf-fayadh-askatu#sthash.Y4F9vxF0.dpuf
Ashraf Fayadh gizon palestinarra heriotza zigorrera kondenatu du Saudi Arabiak - See more at: http://www.katakrak.net/eus/agenda/ashraf-fayadh-askatu#sthash.Y4F9vxF0.dpuf

Sortzeagatik zigortu nahi du Saudi Arabiak Ashraf Fayadh poeta, idazle eta errefuxiatua. Akusazioa: "jainkoa iraintzea eta ile luzea eramatea". Hilketa gelditzeko nazioarteko kanpaina abiatu du PEN International elkarteak, eta makina bat atxikimendu jaso ditu.

Auzia ezagutarazteko asmoz, Mona Kareem kazetariak ingelesera itzuli zituen Fayadhen lanak. Eta Euskal Herrira ekarri nahi izan du Ignazio Aiestaranek auzia, Argia aldizkariko Komunzki blogean.

Hark euskaratutako aleak izanen dira Katakrakeko ekitaldira bertaratutakoek entzunen dituztenak. Horrez gain, Kareemek berak idatzitako gutun bat ere irakurriko dute.

Creative Commons lizentziari esker Aiestaranek euskaratutako poemak ekarri ditugu gurera.

(…hamar olerkiak banaka-banaka iruzkinduta: baga, biga, higa, laga, boga, sega, zaga, zoga, bega, haga…)

 

–     1    –

 

petrolioa ez da kaltegarria, salbu eta atzean utzi duen txirotasun aztarna

 

egun hartan, beste petrolio-hobi bat aurkitu dutenen begitarteak iluntzean,

erabilera publikorako zure arimatik petrolio gehiago erauzteko

zure bihotzean bizitza puztua izatean ..

Hauxe .. da .. petrolioaren agindua, egiazko agindua.

 

azken buruan ..

 

 

–     2     –

 

errana izan zen: geratu hor ..

baina zuetako batzuk denon etsaiak zarete

beraz alde egin orain

 

miretsi zeuen burua ibai hondotik,

zuetako goikoek behekoez urrikaldu beharko lukete ..

etxegabekoa gauzaeza da,

petrolio-azokan nehork erosi nahi ez duen odola bezala!

 

 

–     3     –

 

barka iezadazu .. barka iezadazu

zuregatik malko gehiagorik isurtzeko gai ez izateagatik,

nostalgian zure izena ez xuxurlatzeagatik.

Zure besoen berotasunerantz zuzendu nuen nire begitartea,

ez nuen maitasunik eskuratu, zu baizik, zeu bakarrik ..

eta zure bilatzaileen artean lehena naiz ni.

 

 

–     4     –

 

Gaua,

ez duzu eskarmenturik Denborarekin,

falta diren tantak,

zure iraganeko hondar guztiak garbi zitzaketenak,

zuk deitutako pietatetik libratu ahal zaitezen ..

maitatzeko gai den .. bihotz hartatik libre,

jolasteko gai eta libre,

eta zure atzera-egite lizunarekin gurutzatzeko, erlijio belaxkatu hartatik

Tanzeel faltsu hartatik

beren buru-estimua galdu duten jainkoengandik ..

 

 

–     5     –

 

Korrok egiten duzu, ohikoa baino gehiago ..

errezitaldi eta dantzari amainariak direla bide

tabernek beren bisitariak bedeinkatzen dituztenean ..

 

DJ baten laguntzaz

zure haluzinazioak errezitatu

eta gorputz hauek ozen goresten dituzu

erbesteko bertsoekin dinbili-danbala dantzan.

 

 

–     6     –

 

berak ez dauka ibiltzeko eskubiderik, ordea,

edo dantza egiteko, ordea, edo negar egiteko, ordea.

 

berak ez dauka eskubiderik bere arimaren leihoa irekitzeko,

bere airea, bere hondarrak eta bere malkoak .. berritzeko.

 

ogi puska bat

zarela ahazteko joera duzu zuk ere

 

 

–     7     –

 

deserritzearen egunean, zutik eta biluzik daude,

hondakin uretako hodi herdoilduetan igerian ari zarelarik, oinutsik ..

 

oinentzat osasungarria izan daiteke hau

ez, aldiz, lurrarentzat

 

 

–     8     –

 

profetak erretiratu dira

beraz ez egon zurea zuregana noiz etorriko zain

 

eta zuri,

zuri monitoreek beren eguneroko txostenak ekartzen dizkizute

eta beren soldata altuak jasotzen dituzte ..

 

dirua bai garrantzitsua

duintasun-bizitza batean

 

 

–     9     –

 

nire aitonak biluzik jarraitzen du egunero,

deserririk gabe, jainkozko kreaziorik gabe ..

dagoeneko berpiztua izan naiz nire irudian hats jainkotiarrik gabe.

lurrean infernuko eskarmentua naiz ni ..

 

lurra

da errefuxiatuentzako prestaturiko infernua.

 

 

–     10     –

 

zure odol mutuak ez du hitzik egingo ozen

heriotzan zeure burua harrotzen duzun bitartean

asko ez dakitenen eskuetan zure arima jarri duzula

-isilpean- iragartzen jarraitzen duzun bitartean ..

 

zure arima galtzeak denbora hartuko du,

negarrez petrolio-malkoak bota dituzten zure begiak

lasaitzeko denbora baino askoz gehiago

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!