2'14 segundoan egin dute entzierroaren ibilbidea Del Tajo eta La Reina etxeko zezenek. Lehen aldia da Iruñeara datozela. Taldean egin dute ibilbide osoa, azkar eta garbi.
Gurutze Gorriaren informazioen arabera, hiru pertsona eraman behar izan dituzte erietxera: bi kolpeengatik eta hirugarrena bi adarkadengatik.