Sanferminak 2015

TVEk ez du 'reality'-rik eginen aurtengo sanferminetan

Euskalerria Irratia 2015ko api. 22a, 21:15

Bazterrean utzi du Gran Hermano saioaren ekoiztetxearen proiektua, Iruñean izandako aurkako jarrerak ikusita.

Proeiktua mahai gainean zutela baieztatu eta ordu gutxitara eman dute erabaki honen berri.

Notizia zabaldu zenean Peñen Federazioak jakinarazi zuen asmo honen aurka zeudela “festen eta hiriaren beraren irudiarentzat kaltegarri” izan litekelakoan.

Bide beretik Enrique Maya alkateak esan zuen oraindik batere berririk ez zuela horren inguruan, baina hala ere halako proiektu baten “erabat kontra” zegoela. Mayak gaineratu zuen 'reality' hitza berez oso “gogorra” dela eta ez duela “ezta imaginatu ere egin nahi Paquirrin bezalako perstonaiak korrikan entzierroan.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!