Sanferminak 2015

Emakumearen irudia erakargarri gisa erabiltzearen aurka

Euskalerria Irratia 2015ko api. 17a, 14:19

Elkarretaratzean bat egin dute Iruñeko Udaleko alkate eta alderdi politikoetako zinegotzi guztiek.

"Onartezina da emakumearen irudia erabiltzea Sanferminetako erakargarri gisara, are gehiago iragarkia sexista eta matxista denean", hala nabarmendu du Iruñeko Udaleko Berdintasun Teknikariak. Elkarretaratzean bat egin dute Udaleko alkate eta alderdi politiko guztietako zinegotziek.

Emakumearen Udal Kontseiluak eta Sanferminak Berdintasunean lan taldeak deitua zuten protesta. Bat egin dute alderdi guztietako ordezkariek. Nabarmendu dute, inoiz baino beharrezkoagoa dela eraso guztien aurrean erantzun irmoa ematea.

Kanpaina martxan aurten ere

Iruñeko Udaleko Berdintasun Teknikariak jakinarazi du aurten ere kanpaina berezia eginen dutela Sanferminei begira, "emakumeenganako inolako erasorik sortu ez dadin eta herritarren artean kontzientziazioa zabaldu nahian".

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!