Berriozarren ospatzekoa zen jaialdia Uharteko udal igerilekuetako frontoira lekualdatu dute. “Sekulako lana suposatu egin du azken momentuko leku aldaketak baina, bai Berriozarreko, eta batez ere, Uharteko udalaren lan ikaragarriari esker posiblea izan da”, azaldu du antolakuntzak.
Saldutako sarrerek baliagarri izaten jarraitzen dutela gogorarazi dute. Herriko eta Aitzina tabernetan eta online daude eskuragarri.
Las Tipex, Tatxers, Leizeak, Sorkari, Skabidean eta Herdoil izanen dira, besteak beste, Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzea helburu duen Ez Dago Hilda kolektiboak antolatutako jaian. Kontsultatu egitaraua hemen.