Oihana Torregrosa: "Motxiladun umea da orain Izadi"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko urt. 24a, 09:50

Atzo bete zituen 3 urte Maria Lizarraga burlatar presoaren alaba Izadik. Espainiako araudiak espetxetik irtenarazi du, amarengandik banandu eta motxiladun ume bilakatu. Izadi Gurasoekin Etxera plataformako kide Oihana Torregrosarekin mintzatu gara Euskalerria Irratiko albistegian.

Aranjuezeko espetxetik atera dute Izadi. Atzo atera zuten, haren urtebetetze egunean. Jendetza bildu zen Algortan Izadiren egoera salatzeko, han biziko baita aurrerantzean, hirugarren graduan kalean den Iñigo Gutierrez aitarekin.

Maria Lizarraga Burlatako presoa, berriz, Aranjuezeko espetxean gelditu da, noiz euskal herriratuko duten zain. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du Arabako Zaballara lekualdatuko dutela; noiz, ordea, ez daki plataformak.

Azken bi urteetan aldaketa oso bortitzak bizi izan ditu Izadik, plataformak salatu duenez. Pandemiaren eraginez, urtebete eta erdi egon da kartzelatik ezin atera. Egokitzapenik, beraz, ez du ia izan. Orain kalean dela, ama ikusteko aukerarik izanen duen ere ez daki, kartzela gehienetan aurrez aurreko bisitak etenda daudelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!