Baratxinto Fest, Arte Garaikidearen jaialdia eginen da Erronkarin asteburu honetan

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 23a, 13:08

Asteburu honetan Baratxinto festibala eginen da Erronakari eta Burgin. Arte Garaikidea, antzerkia, musika eta lan plastikoak dira protagonistak jaialdi berezi honetan. Ariadne Iribarren artista plastikoa da antolatzaileetako bat Guardasola saioan izan dugu gonbidatuta. 

Ostiral honetan Remigia, Argako erregina ikuskizuna eskainiko da Erronkarin gaztelaniaz eta euskaraz, larunbatean Iñaki de Miguelek Uretako emakumeen bertsoak eskainiko ditu eguerdian eta BEER XEIA eginen dute, Nafarroako Garagardo Ekoizle Txikien Azoka eta kontzertuak eta igandean kale eta zirku ikuskizunak eginen dira Burgin. Hiru egun hauetan gainera visita ibiltariak eginen dira artistekin batera, haien instalazioak ikusteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!